XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Emakumerik ez yoat ukutu oindokoarren; eguño ez yoat zinik ausi; ozta-ozta izan yoat neure ondasunetarako intsigitasunik; eguño ez yoat nik yan emoniko itzik; txerrena bera be ez neunskio salatuko bere laguneri; egia ez yoat maite bizia baño gitxiago; neure buruaz esanekoa dok nik eguño lenengoz esaneko guzurra; ire ta nire aberri zori txarrekoarena dok ni nazana, zuok aginduteko; izan be, i ona orduko, gure errirantza egiteko zoan Siward zarra, orain nonbaiten aurkituten diran amar milla gizon adoretsugaz; guztiok batera yoango gozak orain, eta gure alde izango al dok ekitaldiaren atzena, auzia bera gure aldeko danez!
Zer dala-ta ago ixilik?
MACD.- Zer gatxa da olango zer ondo etorriak eta txarto etorriak alkarregaz adiskidetutea.
MALC.- Ondo dago; laster ekingo barriro.
Zu, urteteko ete da errege?
OSAG.- Bai, yaun: errukarri-mordoa dago ak noz osatuko begira; euren gatxen osapidea ezintzat emon dau yakintzearen alegin guztiak,
MALC.- Eskarrik asko, osagile.
(Alde osagileak).
MACD.- Ze gatxez erago dautso orrek?
MALC.- Gexoa yatsu orrako gatx ori; egite arrigarri-arrigarriak egite yozak bakaldun on onek; emen Ingelanda'n izan nokan bitartean sarritan ikusi yoat neuk olango zer arrigarriak egiten.
Berak yakik ondoen zelan eskatuten dautsan Yaungoikoari, baña orrek osatu egiten yozak gatxik bakanenak dabezan gizakiak be: zorroa bestean puztu ta andituak, aragi bizia erakusterañoko zauriak, ikusiak berak erruki emotekoak eta osagileak guztiz etsita itxiak; arren-eginda, urrezko guren-irudien bat iminten yautsek idunetik dingilizka; eta, diñoenez, osatuko ala itxiko ei yautsek orren urren etorriko diran erregeai, onespentzat.
Al bakan orregaz batera etorkizun diran zerak aurrezdik ikusiteko ala be ei yok Yaungoikoagandik.
Onespen andiak deutsoe orren errege-aulkiari-ta,
MACD.- Begira, nor datorku emen?
MALC.- Neure erritar da izan, baña oindiño ez dot ezagun.